“Ma” kontzeptu japoniarra da, energiaz beteriko tartea adierazten du, espazio konzientea, arnasketa bat. Musika notatik notara doan isilune betea. Gure hizkuntzak ez du hitzik “Ma” kontzeptua bere osotasunean adierazten duenik.

kolektiboa

Hiru kide eta hiru arte eremu: Dantza, antzerkia eta ikus-entzunezkoen diseinua. Aurretik zenbait kolaborazio puntual eginak zituzten eta 2017an talde lengoaia kode propio baten bilaketari ekin zioten. Elkarren lan moldearekiko interesa eta kimika gurutzatzen diren puntuan erditu zen MA; banakako esentzia eta hirukoa uztartzen dituen lekua eta unea. Talde dinamika baino, talde dinamikoa da Ma.

Eneritz Zeberio


Dantza. Gorputz kaligrafoa. Gaur egun arte bizien kontzeptuan sakontzen.

Oihane Enbeita


Antzerkia. Hitzen artisaua. Gaur egun dramaturgia garaikidean sakontzen.

Andoni Gartzia


Diseinua. Poesia ilustratzailea. Gaur egun komunikazio molde berrietan sakontzen.